XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lanbide berriak eta zaharrak

Ibilgo handia duen edozein hiritan bezala, autoei eta autobusei darien keak airea kutsatzen du pozoinezko hodeiskez.

Gurpil-ibilgailuek ez ezik, neguko berogailuek; bertoko ola txikiek, inguruko ola handiek.

Birikien aurkako beztura.

Kontatu nahi genuenetik saihestu gara.

Bilboko zenbait zokotan lanbide zaharrak lantzen duen jendea aurkitu dugu.

Gutxitzen ari zaizkigun lanbideak.

Lanbide zahar horiek eta berri batzuk ekoizpenak sortzen dituzte, dendetan salgai.

Guztiok dugu zerbait salgai.

Geure lana saltzen dugu, dena dela, eskuzkoa, buruzkoa, pentsakizunezkoa, konputagailuzkoa.......

Erosten dugun guztia besteengandik datorkigu.

Hirian sortzen den oro salgai dago.

Jakia, jazkia; lanabesak, aisiarakoa edota eritasunetatik salbatzen gaituena....

Salerosketatik gauza gutxi libratzen dira.

Txoriak, itsasoa eta airea soilik?.

Mekanikaria, abiaduran zortatu nahi dutenentzat.

Harakinak, bizia emateko hiltzaile.

Zapatari-adabatzailea, beste mendeetan ohi zen ibil gurarekin.